jueves, 24 de septiembre de 2015

PAPIROFLEXIA

Proiektuak I klasean, paperez egindako egitura bat sortzea eskatu digute. Azkenean lortutako egitura Donostiako kostaldean kokatu behar dugu eta erabileraren bat eman behar diogu.

Egitura hau sortzeko, din A2 tamainako orri bat erabili behar dugu. Paper honi tolesturak eginez, paperak haren ahultasuna galtzea lortuko dugu eta bide batez, zurruntasuna emango diogu paperari.

Hasiera batean, egitekoa oso zaila iruditu zitzaidan eta din A4 zikin batekin hasi nintzen probak egiten, lortutako emaitzak ez ziren bat ere onak. Egunak pasa eta paper gehiagorekin probak eginez honako hau lortu nuen.


 Egitura hori lortuta, garaia zen din A2ra pasatzeko:
















Baina arazo bat zegoen, proiektua onargarria izateko, mobilaren pisua jasan behar zuen eta egitura horrek ez zuen pisua jasaten.
Horren ondorioz, beste hainbat egitura probatu nituen, baina horietako bat ere ez zuen pisua aguantatzen. Hemen daude horietako batzuk:





   



Azkenik, balio zuen egitura on bat lortu nuen:





Mobilaren pisua jasaten zuena














Baita agendarena ere














Hemen daude egituraren oinak, altxaerak, eta ebaktak:




    

Eta amaitzeko, collagea, non ikusten den nire egiturarako (kasu honetan dutxa batzuk) kokapena:

No hay comentarios:

Publicar un comentario