martes, 22 de diciembre de 2015

ZUBIMUSUKO BIZILEKUA

Proiektuak I arakasgai honen azkeneko ariketa daukagu hemen.

Proiektu honetan, arkitektura ikasle batentzako  bizilekua egin behar izan dugu.
Arkitektura ikaslea dela kontuan harturik, egin diodan bizilekuko espaziorik handiena ikasteko lekua izan da, 2.4m-ko ikasmahai batekin.
Ikasteko lasaitasuna ezinbestekoa denez, parke aldean dauden paretak bunker itxura ematen dute, hormigoizko blokeak baitira, aldiz, laku aldera ematen duen fatxada guztiz beirazkoa da, urarekin lotura bat sortuz lasaitasuna eragiten duena.


Lan asko eta aldaketa pila bat egin ondoren, hemen daukagu nire proiektuko planoak eta maketa, hobeto adieraziko dutenak proiektua hitzak baino:

















martes, 3 de noviembre de 2015

LOGELA

Txabola egin eta gero, bazen ordua beste proiektu batekin hasteko. Proiektu berri honetan logelak aztertu ditugu, horretarako zenbait maketa eta lan desberdinak egin ditugu.

Lehenengo egunean, paperetxo batzuekin, logela bateko distribuzio desberdinak egin genituen. Gehien gustatu zitzaigunak din A2 batean jarri genituen, egoteko eta ibiltzeko lekuak zeintzuk ziren adieraziz.

Ondoren, gure logelako maketa bat egin genuen bi material soilik erabiltzen eta klasekide batekin trukatu genuen. Hurrengo pausoa, klasekide horren logelako maketa egitea zen.

Azkenik, klasekide horren logelako maketa txukun bat egin behar izan dugu, nahi ditugun aldaketak eginez distribuzioan eta altzarietan.
Maketa egiteko prozesua:









 Hona hemen azkeneko maketa:







Logelako plano berriak:

                                                                                                                                                                          

jueves, 15 de octubre de 2015

TXABOLA

2. ARIKETA: EGURREZKO TXABOLA

Kurtsoko bigarren ariketa honetan 10m² inguruko egurrezko txabola bat eraikitzea eskatu digute, txabola hori mendian edo hondartzan kokatzeko modukoa izan behar da. Eraikina lurzorutik aldendu behar dugu gutxienez 50cm hezetasuna ekiditzeko.
Txabolarako material hauek erabili behar ditugu:
-2.4x0.025x0.25 m-ko oholak
-2.4x0.07x0.07m-ko gapirioak
-Mailuak eta iltzeak (pegamentua)


Hasieran oso zaila iruditu zitzaigun, egiten genituen loturak txarrak zirelako, baina geroago arazo hori konpondu genuen.


 



Ondoren, teilatua eraikitzerakoan heldu zen parterik zailena, egin zitudan hainbat teilatu ez zutelako balio.                                                           


Baina ezkenean, 11 teilatu egin ondoren, balio zuen bat lortu nuen. Hona hemen nire txabola:                                                                                                  


 
 



 







Txabola hobeto ulertzeko ebaketak, loturak, axonometria eta bistak.





Azkenik, erabaki dut nire txabolarentzat leku onena basoa dela.












jueves, 24 de septiembre de 2015

PAPIROFLEXIA

Proiektuak I klasean, paperez egindako egitura bat sortzea eskatu digute. Azkenean lortutako egitura Donostiako kostaldean kokatu behar dugu eta erabileraren bat eman behar diogu.

Egitura hau sortzeko, din A2 tamainako orri bat erabili behar dugu. Paper honi tolesturak eginez, paperak haren ahultasuna galtzea lortuko dugu eta bide batez, zurruntasuna emango diogu paperari.

Hasiera batean, egitekoa oso zaila iruditu zitzaidan eta din A4 zikin batekin hasi nintzen probak egiten, lortutako emaitzak ez ziren bat ere onak. Egunak pasa eta paper gehiagorekin probak eginez honako hau lortu nuen.


 Egitura hori lortuta, garaia zen din A2ra pasatzeko:
















Baina arazo bat zegoen, proiektua onargarria izateko, mobilaren pisua jasan behar zuen eta egitura horrek ez zuen pisua jasaten.
Horren ondorioz, beste hainbat egitura probatu nituen, baina horietako bat ere ez zuen pisua aguantatzen. Hemen daude horietako batzuk:





   



Azkenik, balio zuen egitura on bat lortu nuen:





Mobilaren pisua jasaten zuena














Baita agendarena ere














Hemen daude egituraren oinak, altxaerak, eta ebaktak:




    

Eta amaitzeko, collagea, non ikusten den nire egiturarako (kasu honetan dutxa batzuk) kokapena: